KANADAKO PASABIDEEN TANKERAKO ARRAPALAK JARRI DIRA TAFALLAKO “MONTE PLANOAN”

Tafallako Udalak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean, abeltzaintza erabilerarako itxiera bat gauzatu berri du Tafallako Monte Planoan.

Instalazioak 32 hektareako azalera hartzen du, 2.350 metro linealekin. Horrek gure espazioko lau ibilbideri eragiten die. 8., 11. eta 12. ibilbideak eta 2. perimetro-ibilbidea. Hesi hori errazago gurutzatzeko, Kanadako pasabide moduko bi arrapala jarri dira, bizikletei bide emateko. Beraz, orain arte bezala jarraitu ahal izango dugu ibilbide horiez gozatzen.