OHARTARAZPENAK

  • Ibilbide bat egin aurretik, btt.navarramedia.es webgunean abisu aktiboak kontsultatzea gomendatzen da.
  • Bizikletan, erabili beti kaskoa.
  • Beharrezkoa da ur nahikoa eramatea ibilbide guztietan, udan batez ere.
  • Bakarrik baldin bazoaz, egingo duzun ibilbidearen abisua utzi ezazu. Gomendagarria da beti GPS erabiltzea, baita balizatutako bideetan ere.
  • Kirol hau egiten baduzu, federatu izana gomendatzen dizugu. Txirrindularitza federazio autonomikoetako kideak estaltzen dituzten aseguruak dira bidezidorretako bizikleta istripuak estaltzen dituzten bakarrak.
  • Errepidean, kontu handiz ibili. Bazterbidetik zirkulatu, halakorik badago, eta trafiko-arauak errespetatu.
  • Ez joan gauez errepidetik. Hala eginez gero, aurreko eta atzeko argiak eta atzeraemangarriak eraman beharko zenituzke motxilan edo jantzietan.
  • Pistako jaitsieretan, arreta handia hartxintxarrezko bihurguneetan. 30 km/h-ko abiaduran erortzea oso larria izan daiteke.
  • Bilatu ibilbideari buruzko informazioa egin aurretik, eta baloratu zure maila fisikoa eta trebetasuna egokiak diren. Ez da ibilbidea gutxietsi behar, ezta norberaren indarrak gehiegi balioetsi ere.
  • Ibilbidea hasi aurretik, aztertu zure bizikleta egoera onean dagoela: balaztak, etab. 
  • BTT zentroarekin kolaboratzen du, webguneko Zerbitzuak atalean agertzen diren eremuko turismo-zerbitzuei lagunduz.
FINANTZATZEN DUTE
Coordina
BATERA FINANTZATZEN DUTE


Legezko oharra | Pribatutasun-politika | Cookie-ak | © 2023