Mendiko txirrindularitza praktikatzeko ingurune ikusgarria du Untzue herriak.Iparraldetik, Alaitz mendilerroan sartuko gara, eta Untzue haitza izango dugu lekuko. Ibilbide honetan hegoaldeko zatia esploratuko dugu, ez hain menditsua eta ezin hobea proposamen errazagoak planteatzeko.
Ibilbidearen lehen erdian Oloritzko Arteak ikusiko ditugu, Nafarroako monumentu natural izendatutako zuhaitzak, eta haritz baso txiki batean ere sartuko gara.
Errege-abelbideatik autobidearekiko paraleloan doan lotune baten ondoren, azken zatira iritsiko gara, eta han, Alaitz mendilerroaren hegoaldeko magaleko bidezidorretan sartuko gara, artez inguratuta.
Ibilbide atsegina familian ibiltzeko eta naturaz egoera puruan gozatzeko.
Udaberri euritsu honetan, belarra oso altu dago Oloritzko Arteen tartean. Arazoa egun gutxi barru konpon daitekeela aurreikusten da.
Iturriak: Untzue.
Garai gomendagarria: urte osoa, udako egunik beroenak izan ezik.