Zailtasun fisiko eta tekniko handirik ez duen ibilbide hau bi zatitan banatu dezakegu.
Lehenengo zatia “Murillo el Cuende” herri txikiraino ailegatzen da. Hemen Zidakos ibaiaren ertzetik gertu joanen gara ureztatutako baratzen artetik eta egoera ezinhobean dagoen bide batetik. Soilik haizeak gogortu dezake bide errez hau.
Bigarren zatiak egoera ez hain onean dauden beste bide batzuetatik eramango gaitu. Bide malkartsu hauetatik Uxueko mendilerroa ikusteko aukera izanen dugu
Ez dago abisu aktiborik ibilbide honetarako.
Iturriak: Traibuenas eta Murillo el Cuende.
Garai gomendagarria: urte osoa, udako egunik beroenak izan ezik.