Ibilbide honen irteera herri ezberdinetatik egin daiteke. Neguan edo udazkenean egiteko bikaina da, distantzia handikoa baina teknikoki ez oso zorrotza. Ibilbide ona da kirol erronka edo froga ezberdinak prestatzeko.
Iparraldeko zatia Aragoi eta Zidakos ibaien artetik doa, bide eroso eta zelaietan zehar. Bigarren zatia ordea Aragoi ibaia zeharkatu ondoren, kontraste handiagoak dituen lursail batetik joango da, Radako tontor lehor eta Urmaelaren inguru oparoaren artetik.
Ez dago abisu aktiborik ibilbide honetarako.
Iturriak: Santacara, Murillo el Cuende, Traibuenas, Rada.
Garai gomendagarria: urte osoa, udako egunik beroenak izan ezik.
Kontu handiz ibili behar da kanalaren ondoko zatian.