Ibilbide hau 5. ibilbidearen biderik gogorrenak ekiditzen osatzen da. Hau dela eta txirrindularitzan hain trebeak ez diren pertsonentzako egokia da. Seinaleei kasu egin behar zaie ibilbidetik ez aldentzeko.
13,10. kilometrora arte bidea berdina da 5. eta 6. ibilbideentzako. Hemendik aurrera 6. ibilbidea zuzen doa “Montebajo” Baserriraino. Eraikin hau eta inguruko zelaiak Arga Mirandako udalarenak dira gaur egun, baina hau ez da beti horrela izan. Urtero errekuperazio jai herrikoia burutzen da hemen.
5. eta 6. ibilbideak puntu honetan berriro elkartzen dira herrira bueltatzeko. Justu herriaren sarreran berriro aldentzen dira, 6. ibilbideak Tirujoneko pinudiko xendratik pasatzea saihesten duelako.
Montebajo baserriaren ondorengo pista-zatian landaretza oso altua eta arantzatsua dago.
Iturriak: Miranda de Arga.
Garai gomendagarria: urte osoa, udako egunik beroenak izan ezik.