Aldapa ikoniko bat baldin badago zonalde honetan, San Pelayoko aldapa da alegia. Aukera ezberdinak daude tontorrera igotzeko. Hemen izen berdineko baseliza kokatzen da.
Ibilbide motz baina zorrotz honetan Artaraineko aldetik igoko gara, Ariztonborraga izenarekin ezagutzen den zonaldetik. Igoera grabazko bide batetik egingo dugu hasieran, eta pixkanaka bidea estutzen joango da landaretzaz inguraturik dagoen bidexka eder batean bukatzeko.
Behin tontorrean, metro batzuk desbideratuko gara baselizaz eta ikuspegi ederraz gozatzeko.
Jeitsiera Amatraineko xendratik burutuko dugu. Osotara mendilerroaren hegoaldeko mendi-hegaletik doazen eta harriz beterik dauden 2 kilometro dira. Erdialdeko zonalde basatienetatik jeitsiera zuzena eta ederra da hau. Gure besoak probatzeko ibilbide ezinhobea, adrenalina hutsa!!
Ez dago abisu aktiborik ibilbide honetarako.
Iturriak: Amatriain, Orísoain, Artariain.
Garai gomendagarria: urte osoa, udako egunik beroenak izan ezik.
Kilometro askotako bidezidorrak dituen ibilbidea, zailtasun ertainekoa.